Pankrea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Pankrea urdailaren azpian eta duodenoaren alboan dagoen organo bat da, eta oso zaila da kanpoaldetik haztatzen. Jariakinak sortu, eta odolera isurtzen ditu batzuk (jariakin endokrinoak), eta heste-argira beste batzuk (jariakin exokrinoak). Jariakin endokrinoa hormonala da, funtsean; intsulina, glukagoia eta nutrienteen erabileran zuzenean esku hartzen duten beste hormona batzuk ditu.


Jariakin exokrinoak, berriz, osagai minoritarioak ditu, besteak beste, hala nola bikarbonato sodikoa (ezinbestekoa digestio-entzimek jardungo badute) eta beste elektrolito batzuk (sodioa, kloroa eta potasioa, adibidez). Gainera, jariakin exokrinoak baditu zenbait entzima karbohidratoen (amilasa), proteinen (tripsina, kimotripsina, karboxipeptidasak, elastasa) eta lipidoen (lipasa, fosfolipasa, kolesteril esterasa eta erretinil ester esterasa) digestioan parte hartzen dutenak. Entzima horietako batzuk modu inaktiboan jariatzen dira; beraz, aktibazio-prozesu bat behar dute beren funtzio fisiologikoa bete ahal izateko.


Erreferentziak


Kohlmeier M, 2003. Fat-soluble vitamins and non-nutrients. En: “Nutrient metabolism”. Academic Press, Amsterdam (Paises Bajos).