Urdaila

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Urdaila digestio-hodiko organo bat da, zaku-formakoa, eta esofagoaren/hestegorriaren eta heste meharraren artean dago. Funtzio garrantzitsuak ditu:


  • Funtzio mekanikoa: elikadura-boloa biltegiratzen, nahasten eta garraiatzen laguntzen du. Elikadura-boloa ahi bihurtzeko balio du; urdailetik aurrerako bidean, kimo deritzo ahi horri.
  • Digestio-funtzioa: proteinen digestioan parte hartzen du, bereziki, eta baita lipidoenean ere, pixka bat.
  • Absortzio-funtzioa: urdailean, oso azkar eta oso modu eraginkorrean xurgatzen dira alkohola (bereziki, elikagairik ezean) eta zenbait farmako, hala nola azido azetilsalizilikoa (aspirina).
  • Jariatze-funtzioa: urdailak urin gastrikoa isurtzen du, zeinak bi jariakin mota baititu. Jariakin ez-organikoa azido klorhidrikoz osatua dago nagusiki (dietako proteinen digestioa hasteko arduraduna), eta beste gatz ez-organiko eta mineral batzuk ere baditu (fosfatoak, sulfatoak, bikarbonatoak, sodioa, potasioa, magnesioa). Jariakin organikoa, berriz, izaera proteikoko digestio-entzimen aitzindariz eratua dago-hala nola pepsinogenoz (pepsinaren aitzindaria)-, eta baita mucusaz eta hormonez (gastrina) ere. Urdailak faktore intrintsekoa ere jariatzen du, B12 bitaminaren absortzioa errazteaz arduratzen den beste proteina bat.


Erreferentziak


Martínez de Victoria E, Mañas M y Yago MD, 2010. Fisiología de la digestión. En: "Tratado de Nutrición. Tomo I Bases fisiológicas y bioquímicas de la nutrición humana" 2ª edición. Editor A. Gil Ed. Médica Panamericana, Madrid (España).

Mataix J y Martínez de la Victoria E, 2009. Bases fisiológicas digestivas. I Sistema digestivo. Bases fisiológicas. En: "Nutrición y alimentación humana. Tomo I Nutrientes y alimentos" 2ª edición. Editor J. Mataix. Ed. Ergon, Madrid (España).