Glukagoia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Glukagoia Langerhans-en irletako alfa zelulek pankrean sortzen duten hormona bat da, intsulinaren jardunari aurre egiten diona. Baraurik gaudenean, glukagoiaren eraginez ez dira jaisten plasmako glukosa-kontzentrazioak, gibelak glukosa sortzea estimulatzen baitute.


Bestalde, hepatozitoetan biltegiratutako glukogenotik karbohidrato hori askatzea estimulatzen du glukagoiak. Hormona honek, gainera, gantzen metabolismoan parte hartzen du, gantzak gantz-ehunetik areago mugiaraziz.


Erreferentziak


Martínez O, Puerta V, Súarez MD, 2012. Metabolismo de los hidratos de carbono. En: "Tratado de Nutrición. Tomo I Bases fisiológicas y bioquímicas de la nutrición humana" 2ª edición. Editor A. Gil Ed. Médica Panamericana, Madrid (España).