Glukogenoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Animalien erreserbako polisakarido edo karbohidrato konplexu bakarra da, eta gibelean eta muskuluan agertzen da batez ere. Animalien karbohidratoak metatzeko era nagusia da.

Gibeleko glukogenoa glukosara transforma daiteke, eta organo guztietara eraman organismoaren energia-beharrizanen arabera.


Glukogenoa erraz degradatzen da glukosara ehunetan; beraz, animalia bat kontsumorako hiltzen denean, galdu egiten da polisakarido hau. Horrenbestez, jaten ditugun okelak eta gibelak ia ez dute glukogenorik, eta moluskuetan bakarrik kontserbatzen da (txirlak, muskuiluak, karrakelak, etab.), kantitate txikian, bizirik jaten badira.


Gizakietan, gibelean metatutako glukogenoa haren pisuaren % 10eraino izan daiteke, eta eskeletoko muskuluan dagoena haren pisuaren % 1-2 izaten da. Hala, 70 kg-ko gizon osasuntsu batek 100-200 g glukogeno dauzka gibelean, eta 400 g inguru muskuluetako glukogenoan. Gorputzean erreserban dagoen glukogeno kantitatea aldatzen duten zenbait faktore badira, hala nola ariketa fisikoa modu erregularrean egitea, handitu egiten baitu, edo baraua, glukogenoa hautsi egiten baitu glukosa aske bilakarazteko.


Erreferentziak


Bases de la alimentación humana (2008) Coord. V.M. Rodríguez y E. Simón. Ed. Netbiblo, La Coruña (España).

Facultad de Medicina virtual – Buenos Aires