Grelina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Traktu gastrointestinalak —nagusiki, urdailak— sintetizatzen eta jariatzen duen hormona, odol-zirkulazioaren bidez hipotalamora iristen dena eta apetitua eta jateko gogoa areagotzen dituena. Gizakietan eta karraskarietan egindako azterketek erakutsi dute grelina-kontzentrazioak gora egiten duela elikagaiak irentsi aurretik, eta behera irentsi ondoren.


Beste funtzio batzuk ere baditu: energia-gastua murriztea, eta nerbio-sistema sinpatikoa eta koipeen katabolismoa aktibatzea. Hala, egiaztatu da hormona hau hartzeak handitu egiten dituela gantz-ehuna eta gorputz-pisua.


Erreferentziak


Ángel Gil Hernández. Tratado de Nutrición. Tomo 1. Bases Fisiológicas y bioquímicas de la nutrición. 2010