Hipotalamoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Hipotalamoa nerbio-sistema zentralaren zati bat da; dientzefaloaren eskualde bentralean dago, talamoaren eta mesentzefaloaren artean.


Hainbat azpieskualde ditu, hala nola nukleo infundibularra (ARC), bentrikulu inguruko nukleoa (PVN), nukleo dortsal-mediala (DMN), nukleo bentral-mediala (VMN) eta eskualde hipotalamiko laterala (LHA). Haietan badaude neurona-populazio batzuk neurotransmisore eta neuromoduladore espezifikoak espresatzen dituztenak; besteak beste, Y neuropeptidoa eta melanokortinen sistema.


Integratzaile neuroendokrino bat da, sistema linbikoan sortzen diren emozioak erantzun neurobegetatibo eta endokrino bihurtzen dituena, nerbio-sistema autonomoaren eta hipofisiaren bidez jardunez. Hala, atzeraelikadura-sistema baten bidez, hormona-jarduera organismoaren beharretara egokitzen du, eta metabolismoa eta hainbat prozesu fisiologiko erregulatzen ditu; besteak beste, ingestioa (apetitua, egarria eta asetasuna), energia-homeostasia, gorputzeko tenperatura, loa, erritmo zirkadianoak eta ugalketa.


Erreferentzia


Rodríguez Rivera VM, Simón Magro E. Bases de la Alimentación Humana. Editorial Netbiblo. 2008, La Coruña.