Apetitua

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Apetitua hipotalamoan sortzen den sentsazio bat da. Prozesu oso konplexu batek erregulatzen du, zeinean hainbat neurotransmisorek, neuropeptidok eta hormonak parte hartzen baitute.


Neuropeptidoen artean, batzuk orexigenoak dira —apetitu-sentsazioa sortzen dute—, eta besteak, anorexigenoak —apetitua inhibitzen dute—. Lehenetan, Y neuropeptidoa, galanina, orexinak, zenbait peptido opioide, endokanabinoideak eta AGRPa (Agouti gene Related Peptide) nabarmentzen dira; anorexigenoetan, berriz, peptidoak, hala nola melanokortinak, CARTa (Cocaine and Amphetamine Related Transcript) eta CRFa (Corticotropin Releasing Hormone).


Peptido horiek guztiek elkarri eragiten diote hipotalamoan, eta hark, aldi berean, nerbio-sistemako beste eskualde batzuetako proiekzioak (adibidez, garun-enborreko traktu bakartiko nukleokoak) eta organismoko seinale periferikoak jasotzen ditu gantz-ehunetik (leptinaren bidez, esaterako) eta traktu gastrointestinaletik (grelinaren bidez), eta beste adierazle metaboliko batzuk ere jasotzen ditu (gluzemia edo intsulinemia, kasurako). Faktore horien guztien jardun bateratuak erregulatzen du apetitua, gosea eta asetasuna sortuz.


Erreferentzia


Rodríguez Rivera VM, Simón Magro E. Bases de la Alimentación Humana. Editorial Netbiblo. 2008, La Coruña.