Energia-gastua

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Nutrizioan, energia-gastua da bizirik irauteko eta eguneroko jarduerak egiteko behar den energia kantitatea.


Aspalditik, energia kaloriatan kuantifikatzen da (kilokaloriak; kcal). Batez beste, 70 kg-ko pisua duen gizonezko heldu batek egunean 2.500 kcal-ko energia-gastua du.


Energia-gastuak osagai hauek ditu:

  • Metabolismo basala, edo funtzio fisiologiko esentzialetarako behar den energia (hazkuntza, haurdunaldia, edoskitzea eta abar barne).
  • Jarduera fisikoaren energia-gastua, edo muskuluak uzkurtzeko eta lekualdatzeko energia.
  • Termogenesi fakultatiboa edo organismoak energia-balantzea modulatzeko/doitzeko erabiltzen duen eta bero gisa askatzen den egokitze-energia.


Erreferentziak


Mataix J y Martínez JA, 2009. Gasto energético. En: "Nutrición y alimentación humana. Tomo II Situaciones fisiológicas y patológicas" 2ª edición. Editor J. Mataix. Ed. Ergon, Madrid (España).