Ongailuak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Elikagaiei ezaugarri organoleptikoak aldatzeko gehitzen zaizkien substantziak dira; askotan, elikagaiak kontserbatzeko balio dute. Haien funtzio nagusia ez da nutrienteak ematea, baina zentzumenak estimulatzen dituzte, eta elikagaien edo haiekin prestatutako janarien zaporeak eta aromak indartzen dituzte.


Ongailu gisa sailkatzen diren produktuen artean, mota askotakoak daude. Kultura mediterraneoan, gatza eta ozpina asko erabiltzen dira; besteak beste, entsaladak maneatzeko. Ongailu gisa erabiltzen dira espeziak edo ongailu aromatikoak ere, hala nola piperbeltza, ereinotza, azafraia…


Batzuetan, zenbait espeziaren nahasketak izaten dira. Halakoak dira ontzaileak, haragia maneatzekoak, arraina maneatzekoak… Beste aurkezpen modu bat dira elikagaien eta espezien nahasketak; azukre banilladuna eta ozpin aromatizatuak, besteak beste. Ongailutzat hartzen dira mahaiko saltsak ere, hala nola maionesa, currya, ketchupa...


Erreferentziak


Deleuze Isasi, P. Legislación Alimentaria. Código Alimentario Español y disposiciones complementarias. 7ª ed. Ed. Tecnos. Madrid. 2006.

Murdock, D.H. Encyclopedia of foods: A guide to healthy nutrition. Editorial Academic Press. San Diego. 2002.