Zaporea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Dastamen-sentsazioak sortzen dituzten produktuen propietateen bidez lortzen dugu elikagaien zaporea.

Gaur egun, oinarrizko bost zapore hartzen dira kontuan: azidoa (adibidez: zitrikoak), mikatza (adibidez: kafea), gazia (adibidez: gatza), gozoa (adibidez: azukrea), eta umamia (adibidez: zapore-indartzailea).

Badira oinarrizkotzat har daitezkeen beste zapore batzuk: alkalinoa eta metalikoa. Elikadura-produktuetan, zapore horiek guztiak elikagai berean ager daitezke.


Erreferentziak


AENOR. Análisis sensorial. Recopilación de Normas UNE. AENOR. Madrid, 2010.

Ibáñez F, Barcina Y. Análisis sensorial de alimentos: métodos y aplicaciones. Ed. Springer-Verlag. Barcelona, 2001.