Okela edo haragia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Okela deritzo, eskuarki, higiene-baldintza egokitan hildako behi-, ardi-, txerri-, ahuntz- eta zaldi-azienda osasuntsutik lortutako muskuluen parte jangarriari. Hedaduraz, haztegiko animalietatik, ehizaki iledun edo lumadunetatik eta itsas ugaztunetatik lortutakoari ere haragi deritzo.


Okelak garbia, osasuntsua eta behar bezala prestatua izan behar du; eskeletoko muskuluak eta mihia, diafragma eta hestegorrikoak, izango ditu, gantzarekin edo gabe, bai eta okela prestatzeko prozesuan muskulu-ehunetik bereizten ez diren hezur, larru, tendoi, aponeurosi, nerbio eta odol-hodi zatiak ere.


Usain bereizgarria izan behar du, eta kolorea zuri arrosaxkatik gorri ilunera bitartekoa izango da, animalia-espeziearen, arrazaren, adinaren, elikaduraren, hiltzeko moduaren eta heltze-denboraren arabera.


Erreferentziak


Aldai N; Nájera AI. 2008. Carne y Productos Cárnicos en Bases de la Alimentación Humana. (Coord., V.M. Rodríguez, E. Simón). Ed. Netbiblo S.L., La Coruña, España, pp. 87-99.