Kobrea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Ezinbesteko minerala da organismoarentzat; egunean 1 miligramo behar da. Funtzio asko eta askotarikoetarako behar da mineral hau: defentsa-mekanismoak, hezurren mineralizazioa, globulu gorri eta zurien heltzea, kolesterolaren metabolismoa, miokardioaren uzkurgarritasuna, glukosaren metabolismoa, burdinaren garraioa, hazkundea, fetuaren garapena, garunaren garapena…


Gure dietako kobre-iturri nagusiak zereal integralak, fruitu lehorrak, lekaleak, gibela, krustazeoak eta moluskuak dira. Esneak eta esnekiek, haragiak, zereal finduek eta opilek kobre gutxi dute.


Mineral honen gutxiegitasuna ez da oso ohikoa. Nutrizio parenteralean ingestioa behar adinakoa ez izateagatik edo galerengatik —hala nola giltzurrun-dialisia egiten denean— gertatzen da. Gutxiegitasun horren sintomarik ohikoenak hauek dira: anemia, leukozito-maila baxuak eta osteoporosia.


Erreferentziak


J. Mataix y J. Llopis. MInerales. En: Nutrición y Alimentación Humana. J. Mataix (ed) pp.265-301. Editorial Ergon. Majadahonda (Madrid), 2012.