Zerealak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Honela defini daitezke zerealak: gramineoen familiako landareen fruitu heldu, lehor, oso eta osasuntsuak. Landare horiek sustrai ugari, zurtoin mehea, eta hosto inguratzaile eta luzangak dituzte, eta haien fruituak buru baten inguruan bilduta egoten dira.

Zereal nagusiak hauek dira: garia, artoa, arroza, zekalea, garagarra, oloa, basartoa eta artatxikia.

Nekazaritza sortu zenetik, zerealak izan dira gizateriaren bizigai nagusia, baita gaur egun ere, eta nutrizio-piramidearen oinarrian daude. Batzuk ale gisa kontsumitzen dira, baina, askotan, produktu eraldatu gisa erabiltzen dira (irinak, pastak, semolak, edari alkoholdunak...).


Ur gutxi dute (% 15 baino gutxiago); beraz, erraz kontserbatzen dira. Nutriente kontzentratuen iturri dira; haien artean, karbohidratoak nabarmentzen dira, alearen pisuaren % 60 baino gehiago hartzen baitute (bereziki, almidoiaren kasuan). Bigarren nutrientea proteinak dira (% 8-12); lipido gutxi dituzte (% 1-2); zuntz-iturri ona dira zahiarekin kontsumituz gero (produktu integralak), eta B taldeko bitaminak eta mineralak dituzte.


Erreferentziak


Etaio, I. Cereales y derivados en Rodríguez Rivera V.M. y Simón Magro E. Bases de la alimentación humana. Editorial Netbiblo. 2008.

Murdock, D.H. Encyclopedia of foods: A guide to healthy nutrition. Editorial Academic Press. San Diego. 2002.