Karbohidrato konplexua

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Karbohidratoen edo karbono-hidratoen taldearen parte dira —gluzido ere baderitze—, eta organismoak erabiltzen dituen nutriente energetiko nagusietakoak dira. .

Karbohidrato hauek monosakarido bakunen kate luzez —hau da, polisakaridoz— osatuta daude.


Karbohidrato konplexuak oso talde heterogeneoa dira. Honela sailkatu daitezke:

  • Oligosakaridoak: 3 eta 9 azukre bitartean dauzkate bere katean, eta organismoak ezin ditu digeritu. Landare-jatorriko elikagaietan agertzen dira, proportzio txikian; hala ere, elikagai batzuetan, hala nola lekaleetan, haien edukia nabarmena da (konposizioaren % 5-8). Adibide batzuk hauek dira: trisakaridoa, hala nola errafinosa, estakiosa tetrasakaridoa eta berbaskosa pentasakaridoa.
  • Polisakarido digerigarriak: gure digestio-entzimek eten ditzaketen loturak dituen monosakarido-kate batez osatuta daudenak. Lotura mota jakin batez —alfa mota— lotutako glukosaz bakarrik osatutako polisakaridoak dira. Gure dietako polisakarido nagusia almidoia da. Zerealen eta lekadunen nutriente nagusia da, baina barazki batzuek ere karbohidrato honen eduki garrantzitsua dute.
  • Polisakarido ez-digerigarriak: beren konposizioan monosakarido bat baino gehiago (glukosa, fruktosa edo galaktosa) dituzten karbohidrato konplexuak dira, eta organismoak ezin ditu hautsi azukre horiek estekatzen dituzten loturak. Horregatik, gure digestio-aparatuan ez dira digeritzen, eta dietaren zuntzaren parte dira.


Gizabanako heldu osasuntsuak energiaren % 50-60 karbohidrato moduan kontsumitu behar du, eta energia totalaren % 40-50ek baino ez du izan behar karbohidrato konplexu digerigarri moduan.


Erreferentziak


Bases de la Alimentación Humana (2008). Coord. V.M. Rodríguez y E. Simón. Ed. Netbiblo, La Coruña

FAO-Food and Agriculture Organization