Dieta

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Hasiera batean, dieta hitzak barne hartzen zituen ongizatea ematen zuten azturei buruzko alderdiak ere (adibidez, higienea edo ariketa fisikoa); gaur egun, berriz, dieta da era erregularrean elikagai moduan hartzen diren substantzien multzoa. Alegia, elikatzeko dugun ohiko modua da gure dieta. Faktore sozioekonomiko eta kulturalek erabaki ohi dute dieta.


Hala ere, osasunaren ikuspegitik, dieta da espezialista batek modu zientifikoan adostutako osasun-protokoloen arabera diseinatzen duen elikadura-jarraibidea, eta haren helburua da gizabanakoaren osasuna hobetzea edo zaintzea. Jarraibide egokiz hornitutako dieta edo tratamendu dietetiko batek banakakoa izan behar du, norberaren egoera fisiologikora (hazkundea, haurdunaldia, kirola, etab.) eta patologikora (gaixotasunak) egokitua zein haren gustu, ohitura eta posibilitateetara egokitua. Gainera, helburu errealak eta denboran eta forman egokiak proposatu behar ditu, eta zehaztu behar du zer elikagai mota, zer kantitate edo zati kontsumitu behar den eta nola banatu behar diren elikagaiak eguneko otorduetan zehar, baita beste zenbait argibide ere, hala nola prestatzeko moduari buruzkoak.


Elikagaiak hartzea egunean zehar zenbait aldiz egiten denez bizitza osoan, ezinbestekoa da jarraibide egokiz hornitutako dietek edo tratamendu dietetikoek hezteko helburua ere izatea, gizabanakoak elikaduraren bidez bere osasuna kontrolatzeko autonomia har dezan.


Erreferentziak


RAE

Rodríguez VM, Simon E. Bases de la Alimentación Humana. Ed Netbiblo (2008)

Diccionario sobre nutrición y alimentación (AEDN-Unilever) 2007