Produktu ekologikoen kontsumitzaileen elkarteak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Kontsumo jasangarriagoa egiteko helburuarekin elkartu eta formalki elkarteak (edo, batzuetan, kooperatibak) osatzen dituzten kontsumitzaile taldeak dira.


Hiri handietan sortuz joan dira, 1990eko hamarkadaren erdialdeaz geroztik. Hainbat jarduera egiten dituzte. Jarduera nagusi gisa, denda bat dute, autozerbitzu moduan erosketak egiteko. Elikagaiak dira dendako produktu nagusia, baina norbera nahiz etxea garbitzeko produktuak ere saltzen dituzte. Elikadura ekologikoaren zigilua duten elikagai sorta zabala eskaintzen dute. Batez ere tokiko ekoizleen produktuak saltzen dituztenez, esan daiteke merkaturatze-kanal laburretako bat osatzen dutela. Merkataritza-jardueraz gainera, kontsumo arduratsuari buruzko prestakuntza-jarduerak ere antolatzen dituzte,bai bazkideentzat, bai publiko orokorrarentzat.


Elkarte bat izanik, produktuak ezin dizkiote publiko orokorrari saldu, baina edonor izan daiteke bazkide, sarrerako kuota bat ordainduta.


Elkarte horiek ez dira nahasi behar kontsumitzaile elkarteekin(zeinen helburua baita kontsumitzaileen edo zerbitzu-erabiltzaileen interesak defendatzea), ez eta kontsumitzaile taldeekin ere (tokiko ekoizle batengandik elikagai freskoen sorta mugatu bat jasotzeko osatutako kontsumitzaile taldeak, 20 edo 30 kontsumitzailez osatuak).


Erreferentziak


E. Vivas “Consumo agroecológico, una opción política” Viento Sur Nº 108