Kontsumo-taldeak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Azken urteotan gehien hazten ari den merkaturatze-kanal labur mota da. Kontsumitzaile batzuen elkarte bat da, hirigune batean bizi diren familia gazteez osatua, bertako nekazari batekin edo batzuekin harremanetan dagoena astero elikagaiz hornitzeko (barazkiak izan ohi dira). Ekoizleak helarazi ohi die asteko otarrea kontsumitzaileei. Elkarrekiko konpromiso bat dago; nekazariak ezin ditu utzi kontsumitzaileak hornitu gabe, eta kontsumitzaileek konpromisoa hartzen dute elikagaiak astero erosteko gutxieneko aldi batez. Talde bakoitzak erabaki behar du otarrea itxia den edo kontsumitzaile bakoitzak aukeratu dezakeen zer produktu mota nahi duen. Kontsumitzaileak, nahi badute, nekazaritza-ustiategira joan daitezke, eta lan batzuetan lagundu; hala, konfiantzako harreman sendoa sortzen da talde osoan. Elikaduraren bidez inguruarekin harremanak izateko modu bat da.


Merkaturatze modu honen arrakastaren giltzak hauek dira: nekazariak bermatua du bere ekoizpena prezio egokian salduko duela, eta kontsumitzaileek kanal konbentzionaletan aurkitu ditzaketen baino elikagai gogobetegarriagoak jasotzen dituzte, eta prezio hobean. Horrelako kontsumo-taldeak agroekologiaren funtsezko osagai bat dira.


Merkaturatze modu hori nekazari-sindikatu batzuek bultzatu dute, hala nola COAGek (ARCO izendapenarekin: Agricultura de Responsabilidad Compartida) edo EHNE Bizkaiak (kontsumo-taldeen sareak Nekasarea du izena).

Erreferentziak


Página principal - ARCO

Página principal - Red Nekasarea