Ekologikoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Produktu ekologikoa deitzen zaio nekazaritza-sistema ekologikoen bidez eskuratutako produktuari, alegia, nekazaritza ekoizpen naturalari, eta sintesi-produktu kimikorik (pestizidak, herbizida kimikoak, hazkuntza-hormonak edo ongarri artifizialak) erabiltzen ez duenari.

Nekazaritza mota horrek materia organikoak, naturalak eta birziklatuak erabiltzen ditu, eta errotazio-printzipioa aplikatzen dute euren lanean.

Kontsumitzaileek merkatuan produktu ekologikoak bereizi ditzaten, ontziratutako elikagai guztiek euren markaz gain, honako hauek eramaten dituzte: etiketa zenbakitua (edo kontra-etiketa), Kontrol organismoaren edo erakundearen izena eta/edo kodea daraman berariazko logotipoa edo anagrama, eta “Nekazaritza ekologikoa” legenda.

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua (ENEEK-CAAEE)