Elikagaien kontsumo arduratsua

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Edozein produktu egiteko, beharrezkoak dira ekoizpen-sarea, produktua egiten parte hartzen duten pertsonen arteko harreman sozialak, eta natura-baliabideak. Horregatik, erosteak ondorio ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak ditu. Eta kontsumitzaileak aukeratzen ditu, jabetu ez arren, ondorio horiek; izan ere, produktu bat erosten duenean, eskari bat sortzen ari da produktuak egiteko modu horrek iraun dezan. Zenbait produktu eta markaren kontsumoak dituen eraginen berri izan ahala, ikusten da beharrezkoa dela kontsumitzaileak gogoetarako eta kritikarako jarrera izatea; hartzen dituen erosketa-erabakien ondorioei buruzko interesa agertu behar du.


Kontsumo arduratsuak esan nahi du balio sozial egokitzat ditugunekin koherente jokatuz ekoitzitako produktu edo zerbitzuak erostea: aberastasunaren banaketa bidezkoa, tokiko ekonomiaren indartzea, elkartasuna eta ingurumenarekiko errespetua.


Elikaduraren esparruan, zenbait kontsumo-praktika sartzea dakar horrek: elikagai ekologikoak erostea, hurbilekoak, garaikoak eta freskoak ontziratuak baino gehiago; haragi-kontsumoa murriztea; eta enpresa txikiek ekoitzi, eraldatu eta merkaturatutako elikagaiak hautatzea. Gure inguruan ekoitzi ezin diren elikagaien kasuan, Bidezko Merkataritzaren zigilua dutenak kontsumitzea.


Baina kontsumo arduratsuak norberaren jardunari egiten dio erreferentzia; herritarren jardunari. Gaur egungo elikadura-sistemak dituen inpaktu negatiboak zuzentzeko, ekintza kolektiboa ere (pertsonek elkarteetan parte hartzea) indartu behar da, eta politika publikoen aldaketa ere bai (erakundeek merkatuan nola esku hartzen duten).


Erreferentziak


Opcions

Mauleón J.R. y Rivera, M. G. Consumo alimentario sostenible para la agricultura del siglo XXI Ecología política