Orexinak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

A eta B orexinak —1 eta 2 hipokretina ere esaten zaie— proteina beretik eratorritako neuropeptido orexigenoak dira; hau da, apetitua estimulatzen dute. Haien funtzio nagusia lo- eta ingestio-erritmoak koordinatzea izaten da, baina gose- eta egarri-sentsazioen agerpenak, gorputz-tenperatura eta oreka hormonala erregulatzen ere esku hartzen dute.


A orexinaren —bi orexinetan apetituaren kontrolean esku-hartzerik handiena duena— eragin orexigenoa Y neuropeptidoarena (NPY) edo agouti proteinarena (AgRP) baino ahulagoa da, baina beste peptido orexigeno batzuenaren antzekoa da, hala nola galaninarena eta hormona melanina-kontzentratzailearena. Uste da orexinek esku-hartze handiagoa dutela epe motzeko apetituaren kontrolean epe luzeko pisu-kontrolean baino.


Erreferentzia


J. Mataix E. Echevarría, E. Martínez de Victoria y Guillermo Rodríguez. Regulación del balance de energía corporal. En: Nutrición y Alimentación Humana. J. Mataix (ed) pp.889-906. Editorial Ergon. Majadahonda (Madrid), 2012.