Neuropeptido orexigenoak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Hipotalamoan badira substantzia batzuk —peptido orexigeno deritze— peptido anorexigenoekin batera apetitua erregulatzen dutenak. Peptido orexigenoek estimulatu egiten dute apetitua; hots, pertsonak gosea senti dezan eta jaten has dadin agintzen dute. Plasmako intsulina- eta leptina-kontzentrazioak baxuak direnean sortzen dira; horrek adierazten du glukosaren eta gorputzeko gantzaren mailak baxuak direla.


Peptido anorexigeno nagusien artean, hauek nabarmentzen dira: Y neuropeptidoa (NPY), orexinak, galanina eta hormona melanina-kontzentratzailea (MCH).


Erreferentzia


J. Mataix E. Echevarría, E. Martínez de Victoria y Guillermo Rodríguez. Regulación del balance de energía corporal. En: Nutrición y Alimentación Humana. J. Mataix (ed) pp.889-906. Editorial Ergon. Majadahonda (Madrid), 2012.