Oinarrizko metabolismoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Organismoak oinarrizko funtzio fisiologikoak —hala nola bihotz- eta arnasa-jarduera, iraizpena eta gorputz-tenperatura mantentzea— mantentzeko behar duen energia-gastuari dagokio oinarrizko metabolismoa edo metabolismo basala. Metabolismo basalak, oro har, energia-gastu osoaren zatirik handiena hartzen du; % 60-70 izatera ere irits daiteke.


Metabolismo basala atsedenaldi fisiko eta mentalean zehazten da, 20-25 °C-ko giro-tenperaturan, arropa arinak jantzita eta 12 eta 16 ordu bitartean barau egin eta gero (elikagaien eragin termogenikoa saihesteko).


Metabolismo basalean eragina duten zenbait faktore deskribatu dira, hala nola gorputzaren tamaina eta azalera, sexua eta gorputz-konposizioa, adina, haurdunaldia, edoskitzea eta beste egoera batzuk (adibidez, hilekoan izaten den hormona-balantzea). Bestalde, patologia batzuek (sukarra, hipertiroidismoa edo hipotiroidismoa eragiten dutenek, eta abarrek) eta farmako batzuek ere (estimulatzaileek) badute eragina.


Erreferentziak


Mataix J y Martínez JA, 2009. Gasto energético. En: "Nutrición y alimentación humana. Tomo II Situaciones fisiológicas y patológicas" 2ª edición. Editor J. Mataix. Ed. Ergon, Madrid (España).

Portillo MP y Martínez JA, 2010. Regulación del balance energético y de la composición corporal. En: "Tratado de Nutrición. Tomo I Bases fisiológicas y bioquímicas de la nutrición humana" 2ª edición. Editor A. Gil Ed. Médica Panamericana, Madrid (España).