Hipertiroidismoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Tiroideek hormona tiroideo gehiegi ekoizten eta jariatzen duten egoera. Sarritan, tiroide superaktibo esaten zaio. Patologia hau tirotoxikosi mota bat da, serumean triiodotironina (T3) eta/edo tiroxina (T4) hormonen kontzentrazio altua dagoenean gertatzen den hipermetabolismo-sindrome kliniko bat.


Patologia honekin batera agertzen diren sintomak ugari dira; besteak beste, muskulu-ahulezia, dardarak, takikardia, nekea, pisu-galera, suminkortasuna eta hesteetako mugimendu sarriak. Hipertiroidismoaren formarik ohikoena Gravesen gaixotasuna da.


Erreferentziak


National Health Service UK