Elikagaien eragin termogenikoa
Dietak eragindako termogenesia ere deitzen zaio, eta nutrienteak digeritzeko, xurgatzeko eta metabolizatzeko behar den energia da. Oro har, kalkulatzen da termogenesiaren gastua energia-gastu osoaren % 3-10 dela, eta aldatu egiten da dietaren nutriente-konposizioaren eta janariaren tamainaren arabera.
Nutriente bakoitza digeritzeko, garraiatzeko eta biltegiratzeko lana aintzat hartzen badugu, jotzen da lipidoen eragin termogenikoa nutriente horren energia-ekarpenaren % 3-4 dela; karbohidratoen kasuan, % 10-15; eta proteinen kasuan, % 25-30. Nolanahi ere, dietaren zenbait osagaik (kafeina) eta elikagai jakin batzuek (te berdea) termogenesia areagotzeko gaitasuna dute.
Erreferentzia
"Encyclopedia of human nutrition", Benjamin Caballero, Elsevier 2005