LPL

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Lipasa lipoproteina (LPL) odol-kapilarren barnean dagoen entzima bat da (diametro txikiko odol-hodiak dira odol-kapilarrak). Haren funtzioa da odolean VLDLari eta kilomikroiei lotuta doazen triglizeridoak degradatzea; lipidoz kargatutako lipoproteinak dira, eta gorputz osora banatu behar dira. Modu horretan, LPLak aukera ematen die azpiko ehunei degradazio horretatik sortutako gantz-azidoak hartzeko, eta erreserba nahiz energia-iturri gisa erabiltzeko.


Gorputzeko ia ehun guztietan dago, helduen gibelean izan ezik, eta jarduera handiagoa du gantz-ehunean, muskulu eskeletikoan, bihotzean eta ugatzetan, edoskitze-garaian.


Hormonen jarduerak (hala nola intsulinarena, estrogenoena eta testosteronarena) erregulatzen du LPLaren espresioa, eta aldatu egiten da baraualdian, ariketa fisikoarekin eta abarrekin. Horri esker, triglizerido-fluxua gehien behar den tokira bideratu daiteke. Adibidez, elikagai bat jan ondoren, LPLaren espresioa handitu egingo da gantz-ehunean, triglizeridoak biltegiratzeko, baina, ariketa fisikoa egin bitartean, muskulu eskeletikoko espresioari emango zaio lehentasuna, hark energia-iturri gisa erabili ahal izan dezan.


Erreferentziak


Nelson DL, Cox MM. Lehninger. Principios de Bioquímica. 5ª Ed. Ediciones Omega. 2007, Barcelona.