Kilomikroia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Esfera-egitura duen dentsitate txikiko lipoproteina, dietatik datozen triglizeridoak eta kolesterola sistema linfatikoaren bidez heste meharretik —han xurgatzen baitira— ehunetara garraiatzeaz arduratzen dena.


Behin zirkulazio periferikora iritsita, ehunen endotelio baskularrean dagoen entzima bat (lipasa lipoproteina) elkartzen da kilomikroiekin, eta triglizeridoen lisia gertatzen da.


Lipido horien hausturatik sortzen diren gantz-azidoak oxidatu egiten dira muskuluan, edo gantz-ehunean pilatzen dira. Kilomikroiaren gainazalean, mintz-fosfolipidoez gainera, proteinak daude, apolipoproteina izenekoak (Apo A, Apo B, Apo C eta Apo E), eta haien egiteko nagusia da lipidoak egonkortzea ingurune urtsu batean, hala nola odol-plasman.


Erreferentzia


Bases de la alimentación humana. Victor Manuel Rodriguez Rivera; Edurne Simón Magro. Ed. Netbiblo.