Itsaskiak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Itsaskiak animalia ornogabe jangarriak dira, itsasokoak nahiz kontinentalak, eta freskoak nahiz baimendutako zenbait prozeduraren bidez kontserbatuak. Gehienetan, gordinik edo egosi ondoren izoztuta merkaturatzen dira, edo kontserban bestela, atmosfera aldatuan ontziratuta —gordinik, egosita edo deshidratatuta—.


Itsaskitzat hartzen dira moluskuak eta krustazeoak, bai eta itsasoko beste animalia batzuk ere, hala nola ekinodermatuak (itsas trikuak eta itsas izarrak). Hauek dira molusku nagusiak: lamelibrankioak edo bibalbioak,zeinek bi kusku baitituzte (muskuiluak, txirlak, datilak, berberetxoak, ostrak...), gastropodoak (karrakelak, barraskiloak, lapak...) eta zefalopodoak, gorputz biguna eta buru garroduna dutenak (txibia, txokoa, txoko txikiak, olagarroa...). Krustazeoak, berriz, hauek dira: zirripedioak (lanperna), makruroak (otarraina, abakandoa, zigala, ganba, otarrainxka, ibai-karramarroa…) eta brakiuroak (txangurrua, nekora, buia, karramarroa…).


Haien guztien osagai nagusia ura da (% 80). Proteina ugariko produktuak dira (% 14-20), balio biologiko handikoak. Gantz gutxi dute (% 1-2), eta gantz-azido poliasegabeak, nahiz eta krustazeo batzuk aberatsak diren kolesteroletan (otarrainxkak eta ganbak). Askotariko gatz mineralak dituzte; horien artean, nabarmentzekoak dira kaltzioa, iodoa, fosforoa eta magnesioa. Bestalde, B taldeko bitamina hidrodisolbagarriak dituzte gehienbat.


Erreferentziak


Martínez Gonzalez, O y Casas Valencia, C. Pescados, mariscos y derivados en Rodríguez Rivera V.M. y Simón Magro E. Bases de la alimentación humana. Editorial Netbiblo. 2008.

Ros Berruezo, G., Martinez Graciá, C., Santaella Pascual, M. Pescados y Mariscos en Gil A.. Tratado de nutrición. Tomo II. Editorial Médica Panamericana. Madrid 2010