Atmosfera aldatua

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Atmosfera aldatua hitza (atmosfera babeslea ere esaten zaio) elikagaiak ontziratzeko sistema bati dagokio: ontziaren barnealdeko gasak (atmosfera) aldatzean datza. Oro har, elikagaiaren inguruko oxigenoa murriztu egiten da, eta entzimen eta mikrobioen erreakzioak kontrolatzea ahalbidetzen duen beste gas batzuen nahasketa sartzen da. Era horretan, elikagaien degradazioa moteldu eta euren bizitza erabilgarria handitzen da.