Zuntz gutxiko dieta

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Hondakinak hesteetako eduki digeritu eta xurgatu gabea dira, eginkarietan aurkituko dena. Hondakin gutxiko dieta da digeritu eta xurgatu gabe eginkarietara pasatzen den materialaren kantitatea mugatzen duena.

Hondakinek areagotu egiten dute gorotzen bolumena, eta haien osagaien artean izaten dira, hartzitzen ez den zuntz dietetikoaz gainera, mikroorganismoak, hesteetatik ezkata gisa askatzen diren zelulak, eta abar.


Oro har, hondakin gutxiko dietak mugatu egiten ditu hartzi ezin daitezkeen zuntzetan aberats diren elikagaiak. Zuntz mota horien helburua da heste-igarotzearen denbora luzatzea eta sabelusteen bolumena eta maiztasuna murriztea.


Erreferentziak


Gil, A. (ed.) (2005). Tratado de Nutrición (4 vol.). Acción Médica. Madrid.

Mahan, L.K, Escott-Stump, S. (2009). Krause Dietoterapia. 12ª ed. Elsevier Masson, Barcelona.

Salas-Salvadó, J. et al. (2008). Nutrición y Dietética Clínica. 2ª ed. Elsevier Masson, Barcelona.