Heste-flora

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Heste-mikrobiota ere esaten zaio, eta heste-mukosan, nagusiki kolonean, dauden mikroorganismoek —batik bat, bakterioek— osatzen dute.

Heste-mikrofloraren funtzioen artean, hauek nabarmentzen dira: nutrizioari eta metabolismoari dagozkionak (energia berreskuratzea, kate motzeko gantz-azido gisa; bitaminak ekoiztea; eta kolonean kaltzioa eta burdina xurgatzen laguntzea); babes-funtzioak (infekzio-eragileen inbasioa eta patogeno bihur daitezkeen bertako espezieen gehiegizko hazkuntza prebenitzen ditu); funtzio trofikoak (heste-epitelioa ugaritze eta ugaltzeari dagokionez, eta immunitate-sistemaren garapen eta modulazioari dagokionez).


Erreferentziak


Guarner F. Papel de la flora intestinal en la salud y en la enfermedad. Nutrición Hospitalaria 2007;22(2):14-19.

Moreno JM. Flora bacteriana intestinal. An Pediatr (Barc) 2006;4(1):12-9.