Xilitola

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Azukre-alkohol bat da, xilosa karbohidratotik eratorria. Txikleen edulkoratzaile gisa erabiltzen da eskuarki; ez da beste edulkoratzaile batzuk bezain kaltegarria txantxarrerako. Diabetikoentzako elikagaiak prestatzeko ere erabiltzen da, zelulek xilitola baliatzen baitute intsulina izan zein ez izan.


Oso xilitol gutxi hartzen da dietan. Kantitate txikian dago aranetan (9 mg/g), ziazerbetan (1 mg/g) edo azenarioetan (0,9 mg/g). Bestalde, organismoak egunean 1-4 gramo xilitol sintetiza ditzake. Egunean 50 gramo baino gehiago hartzeak albo-ondorioak eragin ditzake, hala nola malabsortzioa eta flatulentzia, koloneko bakterioek xurgatu gabe geratutako xilitola hartzitzearen ondorioz.


Erreferentziak


Touger-Decker R, van Loveren C, 2003. Sugars and dental caries. American Journal of Clinical Nutrition, 78: 881S-892S.

Kohlmeier M, 2003. Fat-soluble vitamins and non-nutrients. En: “Nutrient metabolism”. Academic Press, Amsterdam (Paises Bajos).