Malabsortzioa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Organismoan, hesteetan, nutriente bat edo gehiago behar bezala ez xurgatzea.

Heste-paretan barrena nutrienteak atzitzeko eta garraiatzeko asalduen ondorio izan daiteke. Digestio-hodiko kirurgia-kasuetan, hanturazko gaixotasunetan (Crohn, zeliakia eta abar), infekzio gastrointestinaletan eta abarretan gertatzen da.

Diarrea, distentsio abdominala eta pisu-galera eragiten ditu, eta, egoera luzatzen bada, desnutrizioa ekar dezake.

Tratamenduaren oinarria da kausari eta nutriente-urritasunari aurre egitea eta diarrea tratatzea. Asaldu honek malabsortzio-sindromea eragin dezake, hau da, hesteetan nutrienteak modu desegokian xurgatzeak dakarren nutriente-urritasunaren sintoma eta zeinu multzoa.


Erreferentziak


Marten D, Ramirez MC. Malabsorción intestinal y malnutrición por defecto. MEDISAN 2012; 16(2):228-35.

Rosenberg IH, Solomons NW, Schneider RE. Malabsorption associated with diarrea and intestinal infections. The American Journal of Clinical Nutrition 1977;30:1248-53.