Trantsizio nutrizionala

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Termino hau gaur egungo garaiei aplikatzen zaienean, erreferentzia egiten dio biztanleria batek hurbileko produktuez eta landare-jatorriko elikagaiez osatutako dieta batetik dieta globalizatuago, dibertsifikatuago eta haragi gehiagoko batera pasatzeko gertatzen den prozesu historikoari. Trantsizio horretan, ezinbestekoa da aldaketa sozioekonomiko bat gertatzea: beharrezkoa da nekazaritzaren eta garraio-sistemaren modernizazioa gertatu izana, eta erosteko ahalmenaren gorakada orokorra ere nahitaezkoa da.


Trantsizio horrek bi fase ditu: Lehenean, orokortu egiten da zerealen, pataten eta lekaleen kontsumoa; eta, bigarrenean, animalia-jatorriko elikagaiek lekua kentzen diete aurrekoei. Gure inguruan, lehen fasea XIX. mendeko azken hamarraldietan hasi zen, eta bigarrena, XX. mendeko lehen hamarraldietan.


Erreferentziak


Cussó, X. Algunas reflexiones sobre la transición nutricional moderna y otras transiciones y revoluciones en la España contemporánea Investigaciones de historia económica