Soja-lezitina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Lipidotan oso aberatsa den lekaduna da soja, eta lezitina ugari du.


Hain zuzen, sojak dituen gantz-azido poliasegabe gehienak lezitinan daude. Lipido horrek, zeina elikagai batzuen koipearen parte baita, behazun-gatzak disolbatzen laguntzen du.


Gehigarri dietetiko bat da, eta ikusi da on egiten diela nerbio-sistemari, gibelari eta giltzurrunei, gantza pilatzea saihesten duela eta hesteek gantza xurgatzea errazten duela, emultsionatzaile den aldetik.


Antioxidatzaileak ditu (hala nola E bitamina lipodisolbagarria), zeinek organismoaren zelulak babesten baitituzte.


Kaloria askoko produktua da, eta kantitate txikia behar da. Dena dela, gorputzak berez ere sintetizatzen du, eta, beraz, ez da beharrezkoa eguneroko dietan.


Soja-lezitina pikortatua eta ontziratua denda askotan eros daiteke.


Erreferentziak


Albisu Aguado, M., y Fernández Gil P. Leguminosas en Rodríguez Rivera V.M. y Simón Magro E. Bases de la alimentación humana. Editorial Netbiblo. 2008.

Emilio Herrera Castillón y Rafael Jimenez Fernandez. Componentes de la soja de interés en la alimentación, nutrición y salud humanae en La soja y la salud. EDIMSA. Madrid. 2007.