Proteinaren balio biologikoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Organismoaren funtzionamendu egokirako ezinbestekoa edo esentziala den aminoazido batek proteina batean duen proportzioa; gainera, aminoazido hori mugatzailetzat jotzen da proteina horrek dauzkan aminoazido guztien artean. Aminoazido mugatzailea da gutxiegitasunik handiena eragiten duena “erreferentzia-proteinaren” aldean. “Erreferentzia-proteina” proteina teoriko bat da, konposizio egokia duena proteina-beharrizanak asetzeko. FAOk arrautzaren proteina eta giza esnearen proteina proposatu ditu erreferentziako proteinatzat.

Oro har, kalitate oneko proteinak animalia-jatorrikoak izaten dira, hala nola arrautzaren edo esnearen albumina eta haragiarena edo arrainarena. Landare-jatorriko proteinak —adibidez, zerealenak eta lekaleenak— ez dira kalitate onekoak, aminoazido esentzialen bat falta baitute.