Propiomelanokortina/α-MSH

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Propiomelanokortina da melanozitoak kontzentratzen dituen hormona (α-MSH), peptido anorexigeno nagusia, sortzen duen substantzia.


α-MSH-ak, apetitua erregulatzeaz gainera, badu zerikusia jokabidearekin, minaren pertzepzioarekin, tenperaturaren erregulazioarekin, gantzen gantz-ehunetiko mugimenduekin, odol-presioaren erregulazioarekin eta bihotz-erritmoarekin. Azaleko melanina izeneko pigmentu marroia sortzen laguntzen du; hori da, beharbada, substantzia honen eragin ezagunenetako bat, eta izena ematen diona.


Garunean, α-MSH hormonak errezeptore espezifiko batzuekin (MCR-4) bat egiten du apetitua kontrolatzeko. Obesitate-kasu larri batzuetan, gaixotasun horren sorburua, hain zuzen, errezeptore horien alterazio bat da.


Erreferentzia


J. Mataix E. Echevarría, E. Martínez de Victoria y Guillermo Rodríguez.Regulación del balance de energía corporal. En: Nutrición y Alimentación Humana. J. Mataix (ed) pp.889-906. Editorial Ergon. Majadahonda (Madrid), 2012.