Prebiotikoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Digeritu ezin diren eta osasunerako onak diren mikroorganismoen hazkuntza edo jarduera estimulatzen duten elikagaiak, hala nola laktobazilo eta bifidobakterioena, osasunerako txarrak diren bakterioen kaltetan.


Hala, hesteetako mikrofloran aldaketa osasungarri bat eragiteko sartzen dira elikagai prebiotikoak. Oligosakarido izeneko karbohidratoen zuntzetatik eratorriak izaten dira prebiotiko gehienak. Zuntz horiek ez dituzte digeritzen goiko heste-traktuko entzimek. Behin heste lodira iristen direnean, bakterio-koloniak hartzitzen ditu. Hartzidura horrek haizeak eta kate motzeko gantz-azidoak sortzen ditu. Haizeak kanporatu egiten dira; kate motzeko gantz-azidoak, berriz, xurgatu egin daitezke, eta, hala, energia-iturri izan.


Oligosakaridoen elikadura-iturrien artean, frutak, egoskariak eta ale osoak daude. Gehigarri gisa edo elikagaiei erantsita ere aurki daitezke.


Erreferentzia


M B Roberfroid. 2003. Prebiotics. En CABALLERO, B., TRUGO, L.C.,FINGLAS, P.M.: Encyclopedia of Food Sciences and Nutrition. Volume 7. Kidlington :Elsevier Science, 2003. p. 4719-4723. ISBN 0-12-227055-X