Pika

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Gutxienez hilabetez substantzia ez-nutritiboak etengabe irenstea dakarren elikadura-asaldua, luze irauten badu ondorio larriak izan ditzakeena.


Pica dutenek, besteak beste, honelako substantziak irensten dituzte: lokatza, zikinkeria, hondarra, harriak, ileak, gorotzak, binilozko eskularruak, plastikoa, borragomak, papera, beruna, ikatza, igeltsua, zura, bonbillak, orratzak, hariak, zigarrokinak, alanbreak eta pospolo erreak.


Eskuarki, 1-6 urteko haurretan eta garapenean desgaitasuna duten pertsonetan agertzen da. Haurdunetan ere ager daiteke. Batzuetan, nutriente faltak —burdina, zinka...— eragin ditzake horrelako apeta ezohikoak.


Tratamenduak, lehenik, malnutrizioa zuzendu behar luke, halakorik balego, edo irentsitako zerbaitek eragindako intoxikazioaren ondorio medikoak. Eta, ondoren, terapia psikologikoa erabili. Konplikazioen artean baditugu bezoarra (urdailean harrapatuta geratzen den digeritu ezineko masa bat), infekzioak, hesteetako buxadura, berun-intoxikazioa eta malnutrizioa.


Erreferentzia


Medscape