Malnutrizioa

Wikia-Elikatik

Malnutrizioa da nutrizio-egoeraren alterazio bat faltak edo gehiegiak eragina. Eskuarki, malnutrizio terminoa desnutrizioarekin lotzen da: «morbilitatearen eta heriotza-tasaren gorakadarekin erlazionatuta dagoen nutrizio-gutxiegitasuna». Hainbatdesnutrizio mota daude: marasmoa, kwashiorkorra eta mistoa.


Marasmo terminoak kontsumitu esan nahi du, eta energia eta proteina gutxiegi barneratzeagatik muskulu-masaren eta larruazalpeko gantzaren galera kronikoa dutenekin erabiltzen da. Itxura kakektikoa eragiten du, eta luzaroan azpinutrizioa izateagatik agertzen da. Energia-ingestioak ez dira egokiak, nahiz eta kaloria ez-proteikoen eta proteikoen proportzioa onargarria izan.


Kwashiorkor motako desnutrizioa agertzen da dietan nahiko energia baina proteina gutxi edo batere ez dagoenean . Proteina-gutxiegitasun horrek baldintzatu egiten du uraren odoletik espazio interstizialerako aldaketa (zelulaz kanpoko uraren hedapena). Hori dela eta, fobea uzten duten edemak sortzen dira, eta zurbiltasun larria, aszitisa eta anasarka ere agertzen dira. Desnutrizio mistoak bietako ezaugarriak ditu. Egiaz, asaldu garbi-garbiak gutxitan ikusten dira gaur egun, elikagai falta duten herrialdeetan ez bada.


Gehiegiak eragindako malnutrizioak ere arazo garrantzitsuak eragiten ditu: obesitatea eta haren ondoriozko konplikazioak, hala nola diabetes mellitusa, arteria-hipertentsioa, gaixotasun kardiobaskularrak, minbizi mota batzuk eta abar.


Erreferentziak


Arroyo M, Martínez de la Pera C, Rocandio AM. Valoración del estado nutritivo. En: Rodríguez VM, Simón E. Bases de la Alimentación Humana. Ed. Netbiblo S.L. La Coruña, 2008; p. 408.

Cabrerizo L, Rubio MA, Ballesteros MD, Moreno C. Complicaciones asociadas a la obesidad. Rev Esp Nutr Comunitaria 2008;14:156-162.