Neuropeptido anorexigenoak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Gizakietan, apetitua entzefaloaren zati batek erregulatzen du, hipotalamoak. Hipotalamoak bi gune ditu, eta, haiek aktibatzean, elikatzeko jarrera (jaten hastea) edo asetasun-jarrera (jaten bukatzea) pizten da. Bi gune horien aktibazio orekatuaren mende dago gizabanakoen ingestioa behar bezalakoa eta egokia izatea.


Apetituaren erregulazio hori hainbat substantziaren ardura da; tartean daude «apetitua erregulatzen duten peptidoak». Haietako batzuek apetitua inhibitzen dute; hots, pertsonak goserik izan ez dezan eta jateari utz diezaion agintzen dute; peptido anorexigenoak dira. Haien artean, hauek nabarmentzen dira: pro-opiomelanokortina (POMC); melanozitoak kontzentratzen dituen hormona(α-MSH), aurrekotik eratorria; eta anfetamina-kokainarekin erlazionatutako transkriptoa (CART). Peptido horiek askatzea bultzatzen du, adibidez, plasmako intsulina-kontzentrazioa handitzeak.


Erreferentzia


J. Mataix, E. Echevarría, E. Martínez de Victoria y Guillermo Rodríguez.Regulación del balance de energía corporal. En: Nutrición y Alimentación Humana. J. Mataix (ed) pp.889-906. Editorial Ergon. Majadahonda (Madrid), 2012.