Margarina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

“Zabaltzeko produktu koipetsu” bat da margarina, gurinaren ordez erabiltzen dena. Landare- edo animalia-jatorriko koipea erabil daiteke (ez da nahitaezkoa esnearen koipea izatea).

“Ura oliotan” motako emultsio likido edo plastiko bat da.

Gantzak gutxienez % 80 izan behar du, eta urak, gehienez, % 18. Gazura ere izan dezake; gehienez, % 1,4.

Margarina egiteko, olioak partzialki hidrogenatzen dira; prozesu horrek ematen dizkio margarinari bereizgarri dituen ezaugarriak: solidotasuna, egonkortasuna eta testura itsaskorra. Arazoa bat badu, trans gantzak ere sortzen baitira, osasunerako kaltegarriagoak gantz aseak baino.


Erreferentziak


Albisu M y Fernández P. 2008. Aceites y Grasas en Bases de la Alimentación Humana. (Coord., V.M. Rodríguez, E. Simón). Ed. Netbiblo S.L., La Coruña, España, pp. 103-115.