Olioak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Olio jangarriak animalia- edo landare-jatorriko produktuak —edo haien nahasturak— dira, arauetan ezartzen diren ezaugarri eta espezifikazioak betetzen dituztenak. Osagai nagusiak gantz-azidoen glizeridoak dira (batez ere, triglizeridoak), eta beste substantzia batzuk ere eduki ditzakete proportzio txikiagotan.


Gehien merkaturatzen direnak landare-jatorrikoak dira, olio-fruitu edo olio-hazietatik ateratakoak. Adibidez, oliba-olioa eta ekilore-olioa.


Dieta batek, baldin eta oso olio gutxi badu, desatsegina eta monotonoa izateko joera izango du, zeren eta zaila baita janari benetan zaporetsua prestatzea gantz edo oliorik gabe; elikagai gustagarri bat lortzeko kantitate egokia, dena dela, ohituraren eta gustuaren araberakoa da, neurri handi batean. Olioa garrantzitsua da, zeren eta, pisu berdinarekin, karbohidratoek edo proteinek ematen duten energia kantitatea halako bi eta gehiago ematen baitu; hala, olioa erabilita, murriztu egiten da janari-bolumena. Gainera, gantz-azido poliasegabe batzuk esentzialak dira pertsonentzat (azido linoleikoa eta azido linolenikoa), bitamina lipodisolbagarrien oso iturri ona izan daitezke, eta beste nutriente batzuk xurgatzen lagundu ere egiten dute.


Erreferentziak


Fennema OR. (2000). Química de los Alimentos. 2ª Ed. Editorial Acribia. Zaragoza.

Gil Hernández, A. Tratado de Nutrición. Tomo II. Composición y Calidad Nutritiva de los Alimentos. Acción Médica. Sevilla. 2005.