Testura

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Produktu bati lehen hozka egiten zaionetik erabat irensten den arte hartzaile kinestesikoen (muskuluak, tendoiak ) eta somestesikoen (larruazala, ezpainak, ahoa), eta batzuetan ikus-entzunezkoen, bidez sumatzen diren ezaugarri mekanikoak (gogortasuna, itsasgarritasuna, elastikotasuna...), geometrikoak (dentsitatea, pikortasuna, harrotasuna ...), gorputzari dagozkionak (elikagaien barrualdeak eragiten dituen sentsazioak, hala nola hezetasuna, koipea...) eta gainazalekoak (elikagaien kanpoaldeak eragiten dituen sentsazioak, hala nola hezetasuna, koipea...).

Testuraren pertzepzioa aldatu egiten da elikagai bat jan ahala (eustea, hozka egitea, mastekatzea, irenstea). Testuraren pertzepzioak oso desberdinak izan daitezke etapa batetik bestera. Beraz, oso garrantzitsua da zehaztea zer unetan egiten den ebaluazioa.

Eskuarki, eskuetan —batez ere, hatz-mamietan— eta ahoan jasotzen diren estimuluen bidez sumatzen da.


Erreferentziak


AENOR. Análisis sensorial. Recopilación de Normas UNE. AENOR. Madrid, 2010.

Ibáñez F, Barcina Y. Análisis sensorial de alimentos: métodos y aplicaciones. Ed. Springer-Verlag. Barcelona, 2001.