Mamitsutasuna

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Mamitsutasuna termino konplexu bat da, testura-propietate bat adierazten duena. Elikagai bat kontsumitzeko unean elikagaiak duen ur edo gantz kantitatearen pertzepzioari lotua dago.


Haragia jatean, esaterako, garrantzitsua da, lehen mastekatzeetan zukua (batez ere ura) askatzen denean eta gerora ere mamitsu izaten jarraitzen duenean gantz-edukiari esker.


Frutetan ere estimu handia du mamitsutasunak. Kasu horretan, fruta horiek duten ur kantitatearen eta mastekatzean askatzen den uraren araberakoa da. Adibidez, laranja.


Panel sentsorialen bidez neur daiteke.


Erreferentziak


AENOR. Análisis sensorial. Recopilación de Normas UNE. AENOR. Madrid, 2010.

Sancho, J., Bota, E., de Castro, J.J.. Introducción al análisis sensorial de alimentos. Edicións de la Universitat de Barcelona. Barcelona. 1999.