Kirol-barrak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Barra energetiko ere esaten zaie kirol-barrei. Karbohidrato-kontzentrazio handiak ematen dituzte, modu trinkoan Gantz gutxi eta karbohidrato ugari dutenak dira egokienak. Gainera, haietako askok proteinak eta mikronutrienteak ere badituzte.


Kirol-barren osagaiak askotarikoak izan daitezke. Osagai nagusia zerealak izaten dira, eta, haiekin batera, fruta eta fruitu lehorrak, azukrea, eztia, laktosa eta beste esne-osagai batzuk eta txokolatea ere izan ditzakete, besteak beste.Fabrikatzaile batzuek esne-proteinak edo landare-proteinak ere gehitzen dizkiete, hala nola sojarenak, bai eta bitaminak eta mineralak ere.


Erreferentziak


Burke L. Nutrición en el deporte. Un enfoque práctico. Ed. Médica Panamericana. Madrid, 2010.

Calorías y nutrientes para reponerse del esfuerzo deportivo. Consumer Eroski Abril de 2006.