Kate ertaineko gantz-azidoak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

6 eta 12 karbono atomo bitarteko kate-luzera duten gantz-azido aseak. Azido kaproikoa, azido kaprilikoa eta azido laurikoa, adibidez, kate ertaineko gantz-azidoak dira.


Gantz-azido horiek ezaugarri nutrizional espezifikoak dituzte, haien ezaugarri fisikokimikoak eta metabolikoak direla eta. Kate ertaineko gantz-azidoak dituzten triglizeridoak digestio eta absortzio errazekoak dira kate luzekoak dituztenen aldean. Hala, kate ertaineko triglizeridoak erabat hidrolizatzen ditu pankreako lipasak, eta glizerola eta gantz-azido askeak sortzen ditu, zeinak erraz xurgatzen baitira. Pankreako lipasaren edo behazun-gatzen gutxiegitasuna agertzen denean, kate ertaineko gantz-azidoak xurga daitezke, baina kate luzekoak ez dira modu eraginkorrean xurgatzen. Kate ertaineko triglizeridoak nutrizio klinikoan erabiltzen dira, kate luzeko gantz-azidoen digestioa, absortzioa, garraioa eta metabolismoa murriztuak daudenean.


Kate ertaineko gantz-azidoak modu naturalean daude zenbait oliotan, hala nola kokoarenean edo palmistearenenan, eta proportzio txikiago batean behi-esnean eta ahuntz-esnean. Komertzialki ere ekoizten dira, margarinaren elaborazioaren azpiproduktu gisa.


Erreferentziak


Sáyago-Ayerdi SG, Vaquero MP, Schultz-Moreira A, Bastida S, Sánchez-Muniz FJ. Utilidad y controversias del consumo de ácidos grasos de cadena media sobre el metabolismo lipoprotéico y obesidad. Nutr Hosp, 2008; 23: 191-202.