Histamina mugatuko dieta

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Histamina mugatuko edo gutxiko dieta elikadurako histamina degradatzeko arazoak dituzten pertsonei gomendatzen zaie. Pertsona horiek, diamino oxidasa (DAO) entzimaren jarduera eskasa dela eta, ezin dute behar bezala degradatu histamina, eta pilatu egiten zaie plasman.


Dieta honetan, elikagai hauek hartzea gomendatzen da: patatak, arroza, fideoak, zerealak, haragia, hegazti eta arrain freskoak, uraza, azalorea, brokolia, artoa, pepinoa, sagarrak, udareak, mertxikak, gereziak eta kafea.


Saihestu behar diren elikagaiak: arrain urdina, ondutako gazta, alberjinia, ahuakatea, alkoholdun edariak.


Erreferentziak


Maintz L, Novak N. Histamine and histamine intolerance. Am J Clin Nutr. 2007 May;85(5):1185-96.