Heste laburraren sindromea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Klinikoki honela definitu da asaldu hori: malabsortzioa, diarrea, esteatorrea, fluidoen eta elektrolitoen nahastea, eta malnutrizioa.


Heste laburraren sindromea agertzen den kasu guztien ohiko etologia hau izaten da: heste laburraren segmentu handien galera funtzional edo anatomikoa, zeinak berekin ekartzen baitu xurgatze-gaitasuna galtzea. Hala, 200 cm heste mehar erabilgarri baino gutxiago uzten duen edozein patologia edo traumak edo heste meharraren % 50 edo gehiago galtzea eragiten duen edozeinek heste laburraren sindromea izateko arriskuan jartzen du pazientea.


Sindrome hau duten pazienteek nutrizio-ekarpen osagarria beharko dute nutrizio-egoera egokia izateko.


Gaur egun, kausa nagusiak hauek izaten dira, helduetan: Crohnen gaixotasuna, erradiazioaren ondoriozko enteritisa (hestearen hantura), istripu baskular mesenterikoak, istripu traumatikoak eta heste-buxadura errepikaria.


Hestearen erresekzio masibo batetik bizirik ateratzen diren pertsonei erabateko nutrizio parenterala eman behar izaten zaie hasieran, malnutrizioa prebenitzeko. Aldi berean, nutrizio enterala ematen zaie, heste-egokitzea areagotzeko. Paziente askotan, hesteen egokitzeak, osagarri dietetikoekin konbinaturik, aukera emango du nutrizio parenteral osoa erabili beharretik askatzeko.


Erreferentziak


Short-Bowel Syndrome Medscape

Short Bowel Syndrome Foundation