Glutenik gabeko dieta

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Dieta honetan ez dago proteina hori duen elikagairik (zerealak, hala nola garia, irina, garagarra, zekalea, kamuta, tritikalea eta, apika, oloa) edo haien deribaturik, ez eta prozesatu bitartean glutena duen elikagairen batekin kontaktua izan lezakeen ezein elikagairik ere. Jatorrian glutenik ez duten era guztietako elikagaiak sartzen dira dieta honetan: haragiak, arrainak, arrautzak, esnea, glutenik gabeko zerealak (arroza eta artoa), lekaleak, tuberkuluak, frutak, barazkiak, ortuariak, gantz jangarriak eta azukrea.


Dieta honetan, oso kontuz ibili behar da produktu manufakturatu nahiz taberna, jatetxe edo jantokietan manipulatuekin. Horrelakoetan, begiratu egin behar da, beti, etiketan zer osagai agertzen diren, eta plater bakoitza nola eta zer osagairekin prestatu den kontsultatu.


Erreferentziak


http://facejoven.org/desarrollo/vivir-sin-gluten/la-dieta-sin-gluten
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/es_escu_inc/adjuntos/16_inklusibitatea_100/100003c_Pub_EJ_guia_gluten_c.pdf