Glizerola

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Alkoholen taldeko konposatu bat, glizerina edo propanotriol ere deitua, 3 karbono atomoz eta 3 hidroxilo taldez osatua.

Gantz-azidoekin batera, triglizeridoen eta fosfolipidoen egitura osatzen du.

Gainera, lipidoen degradazioaren produktu bat da, eta hartzidura alkoholikoaren tarteko produktu gisa agertzen da.

Helburu askotarako erabiltzen da. Adibidez, arlo farmazeutikoan, libragarri edo eszipiente gisa eta kosmetikoen osagai gisa erabiltzen da.


Erreferentziak


VADEMECUM

Zarate A, Basurto L, Saucedo RP. La obesidad: conceptos actuales sobre la fisiopatogenia y tratamiento. Rev fac med UNAM, 2001; 44(2):66-70